Banner (1)

Kaixo, lagunok!

Haurren aurrean Helduok heldu ekimenaren bigarren edizioa ere heldu da bukaerara. Baina, oraindik ere bada zuen artean ekintzak egiten jarraituko duenik ere (agendan ikus daitezke).

Animo azken txapan sartuta zaudetenei, baina, batez ere, eskerrik asko ekimenaren parte izan zareten guztioi!

Ekimena atzean utzi aurretik, ordea, ekimenaren balorazioa egin nahiko genuke, zuekin batera. Horretarako bi bide baliatuko ditugu:
  • Balorazio inkesta laburra: Zenbait aspekturen inguruan, tokian toki, duzuen iritzia eta dituzuen inpresioak eta ekarpenak jasotzeko.
  • Balorazio saioak. Galdetegitik ateratako emaitzetan oinarrituta, balorazio partekatuagoa, osatuagoa eta sakonagoa egiteko gunea prestatu eta eskainiko dizuegu.
Beraz, galdetegiko informazioa lagungarria izango da guretzako: batetik, ekimenaren inguruko ideia orokor bat egiteko, eta, bestetik, foro horiek antolatzeko.

Beraz, aukera baduzue, eskertuko genizueke bost minutu hartu eta galdetegia osatzea.

Nafarroako jardunaldiak entzuteko aukera zabalik

Helduon hizkuntza hautuek haurrengan duten eraginaz jabetzeko gakoak azaleratu zituzten Iruñeko jardunaldiek.

Entzuko aukerarik ez zenuten izan? Hemen duzue aukera horretarako
eta zuen herritarren artean zabaltzeko ere!
euskarabidea_HaurrenAurrean_01
https://topagunea.eus/haurren-aurrean-helduok-heldu-jardunaldiak/
HAHH atera mihia
Laster izango duzue gure berri.
Bitartean, zaindu eta ondo segi!
facebook twitter instagram youtube website